CIINPI

Una Foto Contra el Matón.

Erakutsi hortzak tratu txarrei.

Erronka

Berdintasun Politikak Berritzeko Nazioarteko Zentroak (CIINPI) emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan sentsibilizatzeko kanpaina bat kontzeptualizatzeko eskatu zigun (kanpaina hori zentroaren oinarri estrategikoetako bat da). Gure erronkaren premisa nagusia ekintza puntuala ez izatea zen, eta, nahiz eta helburua azaroaren 25ean oihartzuna lortzea zen, egun jakin hori gainditu nahi genuen; izan ere, data horretan metatzen dira berdintasunarekin lotutako erakundeen komunikazio-ahalegin handienak.

Ideia

Hasiera-hasieratik, oihartzun handiko ekintza nahi genuen. Mezu huts izango ez zen ekintza, benetan kontzientziatzeko balioko zuena. Horretarako, tokirik egokiena FOTOMATOI bat izango zela iruditu zitzaigun, izenak dioen moduan. Gaitzespen-mezu batekin argazki bat aterata, edonork erakutsiko dizkio hortzak tratu txarren auziari.