Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza

TOPO gehiago, Gipuzkoa hobeagoa.

Hau interesatzen zaizu, donostiarra ez bazara ere

Erronka

Proiektuaren alderdi teknikoenak aurkeztu eta, TOPOgunearen bidez, auzotarrekin komunikatzeko bide bat sortu ondoren, komunikazioaren bigarren fasera iritsiak ginen, eta, oraingoan, erronka hauxe zen: TOPOa zabaltzeko obrek Gipuzkoako milaka biztanleren eguneroko bizimoduan ekarriko dituzten onurak bistaratzea. Izan ere, Zumaia eta Hendaia artean urtean 11,3 milioi joan-etorri izaten dira, eta horietatik % 75 inguru Donostiatik kanpoko pertsonen joan-etorriak dira. Hala, bada, hori kontuan hartu behar da.

Ideia

Beti bezala, komunikatzeko bide sinple eta hurbileko baten alde egin dugu oraingoan ere; ezin zen bestela izan. Urteko zenbait une baliatu ditugu TOPOaren hedapenak argi eta garbi onurak ekarriko dituen kasu zehatzen berri emateko. Adibidez, ikasturtearen hasierarekin, mezu andana atera genuen ikusarazteko etorkizunean Errenteriako ikasleek ez dutela beste autobus edo trenik hartu beharko unibertsitatera heltzeko. Edo, adibidez, Kontxako Banderaren ospakizuna aprobetxatu genuen, jakinarazteko mugikortasun-arazoak dituzten Zumaiako, Orioko eta Zarauzko biztanleek eragozpen gutxiago izango dituztela beren traineruak animatzera etortzeko.