Basquetour

Souvenir a Venir.

Turismo-bulego ibiltaria

Erronka

Ahalegindu, Akitanian oporrak igaro dituzten bisitariei Euskadi erakartzen, egun bateko joan-etorriak egin edota etorkizunean oporraldia Euskadin igaro dezaten. 

Ideia

Turismoa estuki lotzen da oroigarriekin, eta oporraldian oroigarriak erosten ditugu, urtean zehar, oporretako bizipenak gorde eta gogoratzeko.

Hala ere, denbora igaro ahala, egin ez ditugun gauzetan pentsatu ohi dugu. Horrela sortu zen Souvenir por venir. Objektu bereziak dira, iraganaren oroigarriak izan baino, etorkizunaren leiho bilakatzeko helburu dutenak. Oroigarriek Euskadi ezagutzen ez dutela oroituko die oporraldia Akitanian igaro duten bisitariei, baita Europako olatu onenetan surfa egin ez dutela, edota oraindik euskal sukaldaritza dastatu ez dutela ere. Egoerari konponbidea aurkitu beharko diote ahalik eta azkarren.