Kirolbet

#piquesano.

Hemen, lehia osasuntsua delako

Erronka

Aurten, Europa jokoan zegoela, Reala eta Athletic-en arteko partidak inoiz baino interes handiagoa zutela kontuan hartuta, Kirolbet marka aurkezteko kanpaina jarri genuen martxan; izan ere, bi taldeen apustu-etxe ofiziala da.

Derbia jokatzen den asteak hunkigarriagoak izan ohi dira, eta emozioa gure bikotekidearekin, senidearekin edota lankidearekin dugun lehia osasuntsua dela-eta sortzen da. Guk sentitzen ditugun koloreak sentitzen ez dituzten gure inguruko pertsonak.

Ideia

Zein zen gure ideia? Spot-a eta komunikabideekin egindako kanpainaz gainera, Reala eta Athletic-en arteko derbiaren inguruko asmo txarreko apustuak bilduko zituen webgune berria sortzeko ideia proposatu genuen. Horrela, zaleek euren apustuak sare sozialetan elkarbanatu zitzaketen, eta partidarako bi sarrera eskuratu. Derbia jokatu baino lehenagoko astea lagun artean berotzeko modu aproposa izan zen.

#lpiquesano Derbizale egitasmoaren baitan kokatzen da, Eibar, Reala, Athletic, Alaves eta Osunaren arteko derbiak handiagoak izan zitezen.