Kirolbet

Palcolegas.

Derbi gipuzkoarra, VIP balkoitik

Erronka

Futbol modernoaren ondorio, Eibar eta Realaren arteko derbi partida larunbat batean jokatu zen 13:00etan. Ordutegia, ordea, ez zen aproposa publizistontzat, partida jokatu baino lehen interesgarria izan daitezkeen gauzak egiteko aukera gutxiago genuelako.

Baina, urteko lehen derbi gipuzkoarraren aurrean, eta zaleen arteko giro paregabea kontuan hartuta, ezin ginatekeen besoak gurutzatuta gelditu, eta modu handian erantzun genuen guk ere. Eskaintza biral bat sortzea erabaki genuen.

Ideia

Eibar taldearen partida modu onenean ikusteko palkorik bereziena alokatu genuen, Ipurua dorreetako azken pisuko balkoia, eta apaindu egin genuen eskaintza irabazi zuten bi taldeetako zaleek bazkari batean bueltan, lagun artean, goza zezaten.

Palcolegas Derbizale egitasmoaren baitan kokatzen da, Eibar, Reala, Athletic, Alaves eta Osasunaren arteko derbiak handiagoak izan zitezen sortu genuena.