Wattio

No te vayas a Alemania.

Oso lan-eskaintza birala.

Erronka

Kontratazio-eskaintza bat (prestakuntza handiko zortzi lanpostu) komunikazio-kanpaina biral bihurtzea; hautagai onenak lortzeko eta, bide batez, Wattio marka are ospetsuagoa egiteko. Hori guztia, medio tradizionaletan inbertsiorik egin gabe.

Ideia

Espainiako enpleguaren egoera kaskarra kontuan hartuta, gure inguruko ingeniariak kontratatzen ari diren Alemaniako enpresei buruzko albisteak... Hori salatzeko mezua egin nahi izan dugu, baikortasuna helarazteko: EZ ZAITEZ JOAN ALEMANIARA.

Helburua, hemen ere etorkizunik badela agerian uztea: badirela enpresa berritzaileak, nazioartean ere aritzen direnak, talentua kontratatu nahi eta behar dutenak. Eta, horretarako, zerbait dibertigarria egitea baino hoberik ez dago: balizko hautagaiak konbentzituko ditugu maletak albo batera uzteko, Alemaniako hiriren batean bizimodu berri bati ekiteko planak ahazteko.