Mundukide

Minutu bat egunero.

Mundua hobetzeko keinu txikiak.

Erronka

Mundukidek, Mondragon Taldeko GKE-k, 19 urte daramatza Hegoaldeko herrialdeetan lan egiten, milioika pertsonek lan aukera izan dezaten oinarrizko baldintzak sortzeko. Baina, euren laguntza harago irits daitekeenez, ekarpenak egingo zituzten bazkide berriak lortu nahi zituzten.

Ideia

Kanpaina lana edukitzeagatik zortedunak diren pertsonei zuzentzea erabaki genuen, eta keinu txiki baten bidez laguntzea eskatu genien: egunero minutu bateko ekarpena eginez.

www.minutubategunero.org web orria sortu genuen, non Mundukidek Hegoaldeko herrialdeetan egiten duen lana azaltzeaz gainera, kalkulagailu solidarioa ezarri genuen bisitariek euren eguneroko laneko minutu bati dagokion ekarpena kalkula zezaten.