Autocares David

Liburuekin bidaiatu.

Bidaiariek bidaiarientzat egina

Erronka

Bidaiatzeko, David autobusak gustatzen zaizkigu gehien. Enpresa horrek badaki zein garrantzitsua den marka bat desberdintzea, ez bakarrik tratuan eta zerbitzuetan, baizik eta bezeroak harritzeari dagokionez ere. David marka beti dago prest proposamen sortzaile berriak onartzeko.

Ideia

Liburuaren Eguna zela eta, burutazio hauxe izan genuen: bidaia-liburuetako pasarteak jartzea jarlekuetatik zintzilika David autobus guztietan. Pasarte horiek bide eta hiri berriak ezagutzeari buruz ari dira, ikuspegi berriak esploratzeari buruz... Eta, lana borobiltzeko, iragarki bat sortu genuen, mezu iradokitzaile bat helarazteko asmoarekin, bidaiatzearekin zerikusia duten liburuen bidez, hala nola Jack Kerouacen Errepidean eta Alessandro Bariccoren Oceano mare lanen bidez, besteak beste. Izan ere, irakurtzea bidaiatzeko modu on bat da, eta bidaiatzea mugituz irakurtzea da.