Donostiako Udala

Lasterbidol.

Erdiguneko auto pilaketak arintzen ditu

Erronka

Donostia gozamena da udan. Baina, uztailean eta abuztuan izaten den bisitari gorakadak eta, horrez gain, hiria hobetzeko martxan diren obrek edo antolatzen diren kultur eta kirol ekitaldi ugariek bereziki zailtzen dute urte sasoi honetan hiri erdigunean mugitzea. Horregatik, Donostiako udaletik kontzientziazio kanpaina eskatu ziguten hiritarrak jabe zitezen uda honetan hiri erdigunetik autoz ibiltzea ez zela, behar bada, ideiarik onena.

Ideia

Hiri erdiguneko auto-pilaketak prebenitu eta arintzeko, gure ideien laborategiak Lasterbidol sorta osoa plazaratu du. Nahiz eta ez den botika, Lasterbidolek on egiten dizu bai zeuri eta baita hiriari ere. Horretarako, hiru osagai aktibo baliatzen ditu (trena, bizikleta eta autobusa). Hori dena azaltzen zuten Bretxako merkatuaren alboan, Donostia erdigunean, zabaldutako pop-up botikan banatutako erabilera-orriek. Kanpaina osatzeko, zenbait ikus-entzunezko sortu ziren sare sozialetan zabaltzeko eta irrati eta kaleko publizitate euskarriak ere baliatu ziren.