Ecovidrio

Korta y Cambia.

Beira birziklatu edo kaka egingo duzu praketan

Erronka

Koadrilako afaria dela, familiako janaria dela, Santo Tomas… Eguberrietan kontsumitzen dira beirazko ontzi gehien, urte osoko beirazko ontzien %20 inguru sortzen baitira. Ecovidrioren helburua bizi garen planeta kontserbatzeko, kontsumitzen dugun beira guztia, beira guzti-guztia, iglu berdean bukatzea denez, ez zuen edozein ideiak balio.

Ideia

José Luis Korta Euskadiko motibatzaile nagusia fitxatzea. Arraunaren legenda bat; zerbait jakinez gero, errietak botatzeaz da. Horregatik, WhatsApp zerbitzu bat sortzea bururatu zitzaigun, edozeinek Kortari errietak eskatu eta lagunen edo familiakoen beira birziklatzeko ohitura txarrak aldatzekotan. “Korta y Cambia”, inoiz sortu den WhatsApp zerbitzurik hutsezinena. Hainbat spoten bidez eta ehun bat edukiontzitan jarritako biniloekin eman zen ezagutzera.