Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco

Jar zaitez nire gurpiletan.

Errepidea toki seguruagoa bilakatzeko elkarrizketak

Erronka

2018an 42 lagun hil ziren Euskadiko errepideetan. Hirutik bat motorzalea zen, istripuetan bereziki ahulak eta kolpatuak izaten diren gidariak. Datuok eskutan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik sentsibilizazio kanpaina sortzea eskatu ziguten errepideak motorzaleentzat leku seguruagoak bihurtzeko helburuz (kanpaina ahalik eta eraginkorrena izan zedin, zenbait lan saio antolatu ziren Euskadiko motorzaleekin lehen eskutik ezagutzeko zerk kezkatzen dituen eta nola murriztu ahalko litzatekeen istripu kopurua)..

Ideia

Motorzaleekin gertatzen diren istripu askoren arrazoiak gehiegizko abiadura edo alkoholaren eraginpean gidatzea dira. Baina, era berean, konturatu ginen badirela motorzaleen inguruko mito eta uste oker ugari. Horregatik, motorzaleak eta bestelako ibilgailuak gidatzen dituzten lagunak elkartu eta mahai bueltan hitz egiten jarri ditugu errepideak leku seguruagoak bihurtzeko moduez. Izan ere, argi dago  errepideko segurtasuna hobetu egingo dela bidean gabiltzan talde ezberdinek besteen kezka eta arriskuak ezagutzen ditugun heinean. Besteekiko enpatia da gakoa, eta hori eskuzabalki erakutsi dute Manuk eta Anak, Juanek eta Alfonsok eta Lurrek eta Itxasok jarzaitezniregurpiletan.eus-eko ikus-entzunezkoetan.