Dbus

Historiasdbus.

Pertsonak eramaten dituzten pertsonak.

Erronka

Ez dira garai onenak errespetua eta jokamolde onentzako. Nahiz eta egoerak guztiongan eragiten duen, pertsona batzuk beste batzuek baino gehiago jasaten dituzte. Horiek autobus gidariak dira. Kexak, irainak eta, zenbaietan, erasoak, ohikoak dira euren egunerokoan. Hori dela-eta, Dbus-ek, Donostiako autobus zerbitzuak, kanpaina bat diseinatzeko eskaera egin zigun euren aktiboa, profesionalak, babesteko.

Ideia

"Pertsonak eramaten dituzten pertsonak" izenburupean, istorio hunkigarrien bitartez, gidarien alderdi gizatiarra erakutsi nahi izan dugu. Baina, ere berean, bidaiariei gidariekiko duten lotura erakusten duten istorio bereziak kontatzeko webgune baten bitartez. Laburbilduz, hesiak hautsi eta autobusen barnealdean mundu hobeagoa eraikitzea da helburua.