FeelFree

Donostiarrismo Por El Mundo.

Segi dezagun anfitrioi onak izaten

Erronka

Munduko hiririk turistikoenetan oporretako alokairu-etxeen fenomeno eraldatzailea gertatzen ari da. Donostia ez da salbuespena. FeelFree da merkatu horretan marka liderretako bat, eta turismoari balioa emateko eta sektore horretan enpresa guztiak ez direla berdinak azpimarratzeko erronka proposatu zigun. Etxerik onenak modu jasangarrian eskaintzea da FeelFree enpresaren filosofia.

Ideia

Horrela sortu zen «Donostiarrismo por el mundo» kanpaina (Donostiartasuna munduan zehar), Donostia bisitatu dutenen iruzkinen % 90 aldekoak direla kontuan hartuta sortu ere. Kanpaina iragarki batean eta webgune batean oinarritu genuen, argi uzteko denok zerbait egin dezakegula bisitatzen gaituztenak izan daitezen Donostiaren enbaxadore onenak. FeelFree enpresak hala egiten du donostiartasuna munduan zehar zabaltzen duten etxeen bidez («Donostiarrismo por el mundo»); adibidez, ekimena partekatu zutenen artean zozketatu genuena bezalakoaren bidez.