Kirolbet

Derbi Surround.

Telefono-kabina batean hasi zen derbia.

Erronka

Lehen mailako urte historiko honetan, non Athletic, Real Sociedad, Osasuna, Eibar eta Alaves euskal taldeek jokatuko duten, KIROLBET-eko bost taldeak, ez dugu aukerarik galdu nahi derbiok handiagoak izan daitezen. Horretarako sortu zen #derbizale mugimendua. 

Horrela, Athletic – Real Sociedad taldeen arteko derbia jokatu baino astebete lehenago, zerbait berezia antolatu nahi genuen, markak ospea hartu zezan.

Ideia

Partida garrantzitsu bat jokatzen hasi baino lehen, zaletu ororen nahia da bere taldeko jokalariak zelaira inoiz baino animatuagoak irtetea hiru puntuak eskura ditzaten.

Horren harira, hiri bakoitzean telefono-kabina bat ezarri genuen, non zaletuen animo-mezuak jaso genituen, ondoren Zubieta eta Lezaman bolumen handiz erreproduzitzeko.