Gipuzkoako Foru Aldundia

Benetako besarkadak.

Munduko besarkadarik eraginkorrenak.

Erronka

Gipuzkoan, hainbat arrazoi direla medio, euren familiekin bizi ezin duten haur eta nerabe ugari daude. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako harrera zentroetan bizi dira. 

Horietako askok familia baten beharra daukate zaindu eta hezi ditzaten, eta beste haur bat gehiago izan daitezen, euren familiekiko harremanari uko egin gabe.

Ideia

Euren familiekin bizi ezin izan duten haurrek ez dute eduki haurtzaro arrunt batez gozatzeko aukera. Uste baino gehiago sufritu dute. Aldaketa handiak. Bakardadea. Beldurra. Ezjakintasuna. Hainbat arrazoirengatik euren familiekin bizi ezin diren haur eta nerabeak dira.

Momentu zail horietan, haurrak izaki, agian peluxe, jostailu edota panpina besarkatu dute segurtasuna, konfiantza eta maitasunaren bila, gainerako haurrekin jolastu beharrean.

Hori dela-eta, euren familiekin bizi ezin duten haur horiek guztiek bestelako besarkadak jaso ditzaten lortu behar dugu; alegia, hezur-haragizkoak.