Donostia Lagunkoia

Begirada Garaikideak.

Hiri berdin bateko 100 begirada ezberdinak

Erronka

Urriaren 1ean, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunean, Donostia Lagunkoiak proiektu bat egitea proposatu zigun, donostiarrek gogoeta egin zezaten adin guztietarako hiri atsegina eraikitzen lan egiteak duen garrantziaz. Lankidetzan egin behar da lan hori, adin guztietako pertsonak inplikatuz. Hain asmo handiko erronka bat lortzeko, herritar guztien begiradak behar direlako.

Ideia

Lankidetzazko proiektu bat proposatu genuen, argazkigintzako erakusketa batean gauzatu zena, non garrantzi gutxien zuena argazkiak ziren. Edo, gutxienez, haien alderdi tekniko eta estetikoak. Donostiako 100 bizilagunek atera zituzten argazki hauek, erabili eta botatzeko argazki-kamerarekin, iragazki eta ukitu gabe egunero beren begiek ikusten zutena erakusten zuten. Zertan da antza eta zertan bereizten da Donostia 12 urteko neskato batetik bere 84 urteko aitonarenarekin?