Kirolbet

Baskonia Nortasuna.

Adimen artifiziala, sentimendu bati hitzak jartzeko

Erronka

KIROLBET Baskoniaren babesle nagusia da, gizarte-masa handiena eta zaletasun handiena duen saskibaloi-taldetako bat. Baina taldearen kamisetan logoa erakusteaz edo Buesa Arenako LED pantailetan proiektatzeaz gain, zer gehiago egin lezake KIROLBETek babesletza hori aktibatzeko eta zaleengana era nabarmen batetan hurbiltzeko? Horixe zen gure erronka. Eta horri erantzuteko, “Baskonia nortasuna” erabiltzen dugu. Baskoniaren berezitasunaz hitz egiteko kontzeptu hori aspalditik zegoen jokalarien, arerioen, kazetarien, zaleen edo klubaren ahotan, baina ez zuen definizio argirik. Hau da, denek zekiten “Baskonia nortasuna” Baskonia handi egiten zuen zerbait zela, baina inor ez zen inoiz hitz zehatzak jartzeaz arduratu.

Ideia

Informazio horrekin guztiarekin, 1.711 definizio guztira, Euskal Herriko Unibertsitateko bi adituengana jo genuen, definizio hori emango zuen “KIROLBET Fan Analyzer” algoritmoa sor zezaten. Definizio hori Euroligako partida baten aurretik proiektatu zen, ekintza oso berezi baten bidez: egun horretan, KIROLBETek kamisetan logoarentzako duen lekua inoiz baino Baskonia Nortasuna gehiagorekin jokatuko zuten partidarako utzi zuen eta mundu osoko hedabideek ekimenaz hitz egin zezaten. Ikerketa osoa caracterbaskonia.com/eu helbidean.