Kutxa Ekogunea

Baratzeko estreinaldi haundiak.

"Indaba Jones" galduko duzu?

Erronka

Kutxa Ekogunearen 2014ko proiektu nagusia da kontsumo jasangarri eta zentzuduna bultzatzea, kontsumitzaileek, urtean zehar, garaian garaiko produktuak (fruta eta barazkiak) zein diren jakiteko. Erronka merkatari eta dendarietara ere zabaldu zen; hots, garaiko produktuen balioa errazten duten  tresna eta euskarriz hornitzen lagundu zitzaien.

Ideia

Zer gertatuko litzateke fruta eta barazkien denboraldia gure gustuko telebista-sail edo urteko filma hoberena gisara aurkeztuko balitz? Ez al ditugu hilabeteak igarotzen egun eguzkitsuak iritsi, eta gure inguruko baratzeetan hazi diren lehen tomate zaporetsuak dastatzeko? Ez al gaude piperminaren garaia iristeko gogoz? Eta gereziak? Hausnarketa honen ondorioz sortu zen “Baratzeko Estreinaldi Handiak.