Donostia Lagunkoia

BAGARA.

Adineko pertsonen inguruko mitoak deuseztatzen

Erronka

Urriak 1 Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna da, eta Donostia Lagunkoia elkartetik (Udaletxearen menpe dagoen elkartea) 60 urtetik gorako pertsonek gure gizartean egiten duten ekarpena ikusgai egiteko enkargua egin ziguten. Ez egiten duten lanari buruz, baizik eta egun, orain eta hemen, egiten dutenaren inguruan baizik.

Ideia

Limurtzetik erakusgarri izatera iritsi nahi genuen, eta, horretarako, paper garrantzitsua duten 60 urtetik gorako donostiarren eguneroko errealitateak batu genituen. Horrela sortu zen ‘Bagara’. Aldarrikapen bat orainaldi indikatiboan, adineko pertsonek egun duten eginkizunen inguruan. Urteek ez baitituzte iragan bilakatu, eta euren orainaldiak erronkez, nahiez eta desioz beterik jarraitzen duelako. Horiek guztiak ikusgai izan dira bagara-somos.eus webgunean, eta kale-erakusketa batean.