Donostiako Udala

#arTAOburu.

Bi aldiz pentsatu autoa hartu aurretik

Erronka

Beste urte batez, irailaren 16tik 22ra, Donostiak bat egin du Mugikortasunaren Europako Astearekin, beste hiri batzuek egin duten bezala. Ekinbide horren helburua da denok gogoeta egitea hirian autoa era irrazional batean erabiltzeak zer-nolako ondorioak dituen bai osasun publikoan bai ingurumenean. Testuinguru horretan, benetan kontzientzia hartzeko balioko zuen kanpaina bat asmatzeko erronka jarri zigun Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak. Kanpaina entzutetsu bat.

Ideia

Donostian autoa hartzen duen edozeinek, lehenago edo geroago, TAO makina batekin topo egingo du. Hala, bada, zergatik ez erabili makina hori komunikatzeko bitarteko gisa? Horrela sortu zen #arTAOburu. Mikroa eta kamera zituen gailu bat diseinatu eta ekoitzi genuen, TAOko makinak hackeatu, eta denbora errealean komunikatu ahal izateko garraio publikoa edo bizikleta hartu beharrean autoa hartzea erabakitzen duten gidariekin. Eta, oraindik jostagarriagoa izan zedin, Siriren bidez egin genuen; izan ere, ekintza horretarako, harremanetan jarri ginen Appleren morroiari ahotsa jartzen dion pertsonarekin. Azkenean, oso elkarrizketa interesgarriak izan ziren; horietako batzuk kanpainaren aurretik sustapen-iragarkirako jasotakoak baino askoz hobeak ziren.