Amstel

Amstel Original Box.

Sakatu hemen, eta garagardo itzel bat aurkituko duzu

Erronka

2018an Amstelek berebiziko lana egin du, erabat garagar-maltarekin egiten den Amstel Original garagardoaren errezeta eta irudia berrituta. Oraingo errezetan, Perle lupulua gehitzen da late hopping deritzon prozesuaren bidez, hau da, ekoizpen-prozesuaren hondarrean eransten da lupulua, produktuaren usaina, zaporea eta kolorea indartzeko. Amstel Original garagardoa, orain, zaporetsuagoa, usaintsuagoa eta biziagoa da. Garagardo itzela. Eta, noski, estreinaldi arranditsua merezi zuen bere lehen Aste Nagusian.

Ideia

Donostia, 2018ko Aste Nagusia, giro ona, eta jende asko egarrituta. Nola aurkeztu Amstel Original berria? Lehenik, zirriborro bat egin genuen paperean; gero, ingeniari elektroniko bat eta arkitekto bat fitxatu genituen, eta, funtzionamendu-proba askoren ondoren, Amstel Original Box sortu genuen: sorpresa-kaxa bat, errezeta berria ezagutzera emateko pentsatua, eta Amstel Original bat hartzera gonbidatzen zintuena hura ezarrita zegoen guneetako edozeinetako taberna gertukoenean. Dudarik gabe, Amstel Original berriak «aupa» asko jaso zituen bere lehen Aste Nagusian.