Printzipio ukaezinak.

Baina lehenik eta behin, gu.

Breaking Molds agentzia txiki baina hauslea da, estrategia, sormena eta diseinuarekin jolasten duena, gure bezeroen markak euren lehiakideak baino hobeak izan daitezen.

Breaking the rules.

Ereduekin apurtzeko, uka ezin diren 6 printzipio ditugu:

  1. 1. Apalak izan.

    Marken sorkuntzan eta kudeaketan lan egiten dugunok mundua hobetu dezakegu. Erabil dezagun, beraz, sormena harritzeko, hunkitzeko eta gozatzeko. Ez, ordea, iruzurtzeko.

  2. 2. Konpainia onena izatea ahalegindu.

    Pasio eta trebetasun handia duten profesionalez inguratzen gara, gure antzean, lan egiten gozatzen dutenekin. Motibazio nagusia ekonomikoa bada, sormenak ez du ez hanka ez bururik.

  3. 3. Denok gara Ogasuna.

    Inoiz ez proposatu gure diruarekin edo markarekin egingo ez genukeena. Kanpainak eraginkorra izan behar du bezeroarentzat, ez agentziarentzat.

  4. 4. Politikoki zuzena dena kaka bat da.

    Munduak bihurri egin gaitu, eta kontziente gara mundu osoa gogobetetzeko saiakerak kaskarkeriarako bidera garamatzala.

  5. 5. Apologia zentzu komunari.

    Etengabe berrikuntzaren zain dagoen mundu honetan, azken olatura igotzeko arriskua dago, gauzak zertarako egiten ari garen ere galdetu gabe. Ideia onenak sinpleak dira, eta ez dago horiek azaltzeko hitz bitxiren beharrik.

  6. 6. Gozatu, bizitza bi albistegi dira-eta.

    Egia esan, bakarra iragarkiak zenbatzen baditugu. Edonola ere, sormen prozesu batean, “erotasun egoera kontrolatuak” indartu beharko lirateke. Erabili post it-ak edo zabaldu hozkailua garagardoak bilatzeko… Baina beti, egiten dugunarekin gozatzen.